Martxoak 16: Tammi Terrell hil zan

Tammi Terrel, abeslari amerikarra, 1970ko martxoaren 16an hil zan, 25 urte bete barik.

Soul abeslaria, hamairu urtegaz estreinatu zan bere herriko lehiaketa batean.

Arrakasta haundia lortu eban Motown diskografikan, eta oso ezagunak dira, gaur egun ere, Marvin Gaye abeslariagaz grabaturiko abestiak.

1967an garunetako tumorea detektatu eutsen, eta zortzi ebakuntza ondoren hil egin zan. Horren ondorioz, Marvin Gay depresio handi bata dala eta, hiru urte egon zan oholtzetatik agertu barik.





Los comentarios están cerrados.