Urriak 31: Héctor Ugarte

Egilea: Irati Albizu

hector ugarteHéctor Ugarte Bishop, Mexikoko hirian 1979.eko urriaren 31-ean jaio zen, eta gaur egun oraindino bizirik dago. Abeslari mexikarra da, eta Mercurio taldeko ahotsetako bat izan zen, gaur egungo abestiak abestuz.

Talde honek pop musika abesten zuen, eta haien abestirik ospetsuena “A La Puerta De La Escuela” izan zen.

1995. urtean, Mercurio talde mexikarrak, Juan Pablo II-na  aita santuari abesti bat eskeini eutson.

1999. urtean, Ugarte jaunak Mercurio taldea utzi zuen, berak idatzi eta konposatutako abestiekin, bakarlari bezala bere karrerari eusteko piloto ikasketak amitzen zegoen bitartean, baina arrakasta handi barik.

Urte batzuk pasa ondoren eszenatokietatik at, 2005.ean  Luigi, Memo eta Benji, beste talde ospetsu batzuetako kideekin batzen da Haack taldea sortzeko, Mexikon arrakasta nahikoa izan zuena.

2010.ean bere talde zaharreko kideak berriro biltzea erabakitzen du, Mercurio taldea berpizteko asmoz.





Los comentarios están cerrados.