Otsailak 23: Luigi Denza

Egilea: Ane Túñez

luigi denza1846ko otsailak 23an Luigi Denza konpositore eta kantu maisu italiarra jaio zen, eta 1922ko urtarrilak 27an hil zen Londresen, 76 urte zituelarik.

Bere konposizio famatuenak Funiculì, funiculà, Luna fedel eta Occhi di fata dira.

1876an bere “Wallenstein”  opera aurkeztu zuen Napolesen.

1880an Londresera abiatu zen bizitzen, non Royal Academy of Music-eko zuzendariordea izan zen 1898ra arte, eta kantu maisua hil arte.





Los comentarios están cerrados.