Otsailak 2: Louis Marchand

Egilea: Maialen Jimenez

Louis_MarchandLouis Marchand Lyon-en jaio zan 1669ko otsailaren 2an, eta 1732 otsailaren 17an hil zan Parisen.

Konpositore, klabelizinista eta organista frantsesa izan zan.

Ia  15 urte ez ebazala, Nevers-eko katedraleko organista bihurtu zan. Parisera bizitzera joan zanean, bere talentu handiak hainbat elizetako organista postua lortzera lagundu eutson.

1717an  duelu musikal bat izan eban Johann Sebastian Bach-egaz Dresden.