Abenduak 15: Glen Miller

glen millerGlen Miller, swing sasoiko jazz musikari estatubatuarra, Iowan jaio zan 1904ko martxoaren 1ean, eta 1944ko abenduaren 15ean hil zan, hegazkin istripu batean, Mantxako kanalean.

Bere aitak mandolina bat oparitu eutsonean hasi zan musikataz interesatzen.

Ikasi eban lehen haizezko tresna kornoa izan zan , eta hamabi urtegaz kornoa utzi eta tronboiaren teknika ikasten hasi zan, ikastetxeko bandako kidea izanez.

Unibertsitatea utzi eta musika munduan sartu zan buru-belarri, tronbonista profesionala bihurtuz.

Banda ezbardinetan jo ondoren, 1938an bere “Big Band” sortzea erabaki eban, arrakasta itzela lortuz bere ibilbidearen amaiera arte.

Glen Millerrek swing, big band eta jazz estiloak landu ebazan, eta mundu guztian oso ospetsu diren hainbat abesti  utzi dauskuz: “Moonlight serenade”, “Chattanooga Choo Choo”, “In the mood”,…