Martxoak 21: J.S. Bach

J.S.BachBarroko sasoiko konpositore, organojole eta klabezinista hau Alemanian jaio zan, 1685ko martxoaren 21ean.

Garai guztietako konpositore handienetarikotzat hartzen da, “musikaren aita” bezala ezagutzen dalarik.

Hainbat obra idatzi ebazan, organorako, orkestrarako, musika bokala,…besteak beste.

Bere lan ederren artean, Mateo deunaren pasioa, Tocata eta Fuga Re minorrean, Bradenburgoko kontzertuak, Meza Si minorrean,…aipatu daikeguz.

Bach eragin handiko konpositorea izan da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik  gaur egunera arte.





Los comentarios están cerrados.