Azken asteotan Musicshake eta Music Maker Jam baliabideak erabiliz, hainbat abesti konposatu dozuez, ordenagailuz, tablet edota mugikorrekin.
Sasoia da maisulan horreek argitaratzeko, eta ahalik eta dotoreen izan daitezen aurkezpenak, beste zeregin bat aginduko dautsuet:
-
mp3 formatuan gorde aukeratutako abestia
-
behar dozuen beste aldiz entzun ondoren, zuen abestiagaz bat datorren gaia aukeratu: natura, paisaiak, monumentuak, hondartza, espazioa, animaliak,…. (imajinazioa erabili, mesedez)
-
gai horri buruzko argazkiak bilatu (10 gutxienez) eta gorde
Hurrengo tutorialan dozuez oraindik aurrera jarraitu beharreko pausuak:
Kidblog-ean ikusi daikezue nik eginikoa