Otsailak 14: Jules Massenet

Egilea: Aitor Gofinondo

massenetJules Massenet musikagile frantziarra zen (Montaud, Saint-Etienne inguruan, 1842 – Paris, 1912).

Bere belaunaldiko frantses opera-egile nagusia da.

A. Thomasen ikasle izan zen Parisko kontserbatorioan, eta 1878-1896 urteetan hango konposizio irakaslea.

G. Charpentier, Koechlin, Leroux eta Enescu, besteak beste, ikasle izan zituen.

Prevost-en eleberrian oinarrituz, Manon idatzi zuen, bere lanik famatuena, operataz bere maisutasuna erakutsiz eta arrakasta handia lortuz.

Masseneten musika-lanetan lirismoa da nagusi, sentsualitatea eta antzerkirako gaitasun bikaina. Musika intzidentala, balletak, kantatak, orkestrarako lanak eta kantu ugari ere idatzi zituen.

(Iturria: Wikipedia)





Los comentarios están cerrados.