Martxoak 14: Jordan Taylor Hanson

Egilea: Unai Markaida

hansonJordan Taylor Hanson 1983ko martxoaren 14an jaio zen, Oklahomako Tulsa izeneko herri batean.

Hanson taldeko abeslaria eta teklista izateagatik da ezaguna.

1992an sortu eban taldea beran anaiekin Isaac eta Zac. Gaur egun, Tinted Windows taldeko abeslaria da, baina Hanson taldean ere aritu da.

1990ean, bere aitaren lana dala eta, familia Venezuelara joan zan bizitzera. Horren ondorioz, hiru anaiek Rock ‘n Roll kantak  entzuten hasi ziren, gurasoen diskatatik, eta musikarekiko zaletasuna pizten hasi zen.

Itzultzean, Jordanek beran talde bat sortu gura eban, eta hor jaio zan The Hanson taldea. A capella hasi ziren kantatzen, ekitaldi ezbardinetan, eta euren lehen kontzertua Mayfest deituriko Tulsako jaialdian izan zen.





Los comentarios están cerrados.