Otsailak 16: Juan Camacho

Egilea: Maialen Gorordo

juan camachoJuan Camacho, 1947ko otsailaren 16an jaio zan Valentzian, eta 1982ko urriaren 21ean hil zan Madrilen.

Abeslari espainiarra izan zan, 60 eta 70. hamarkadetan, hain zuzen ere.

Abeslari honek, Valentziako gazteen musika taldeetan parte hartu eban: Los satélites, Los ángeles negros, Diapason’s, Los Relampagos (gitarrajole moduan),… bere ibilbidea bakarlari moduan hasi arte.

Los relámpagos taldeagaz bi single grabatu ebazan, “Yo canto” eta Catalunya Plora”.

1973.ean, eta Juan Pardok proposatuta, abesti bi grabatu ebazan bakarlari moduan, publikoaren aldetik harrera ona lortuz.

1975ean Benidormeko lehiaketara aurkeztu zan “A tí, mujer” abestiagaz, garaipena eskuratuz.

Ordurik aurrera arrakasta handia lortu eban Espainian eta Amerikan.





Los comentarios están cerrados.