Oporrak!!

Ikasturtea amaitu eta oporretara joateko unea heldu, dena ti ta batean. 
Deskantsatu, gozatu, bidaiatu, ikusi, ikasi, ikutu, galdetu, jolastu, abestu, dantzatu…. bururatzen zaizuena egin. Nik behintzat hori guztia egiten saiatuko naiz.
Ondo pasa, eta irailean berriro bueltan!! Muxu handi bana!!

PowToon

Gaur goizean, azken eguneko lantxo bat egiteko enkargua eman didate, argazki-bideo muntai bat sortu behar izan dut, eta trasteatzen, PowToonera heldu  naiz. Jadanik estrenatu dut eta aukera asko eta ezberdinak ematen ditu. Zerotik hasi, edo dauden txantiloiak erabili. Zeuk nahi duzun denbora, erraza erabiltzeko eta muntaiak egiteko ariña.

6. mailako agurra

Eta eguna heldu zen, 6. mailako ikasleek agur esateko eguna. Goizean tailerrak eta hainbat ekintza egin ostean, ikasle eta familientzako prestatutako ekintzak egiteko unea heldu zen. Patioan, lotsa nabaria izan arren, areto nagusira igotzerakoan, badirudi gustorago sentitu zirela, eta hantxe ikusi genuena benetan izugarri polita izan zen.
Hementxe duzue gure Joe Satrianiren “Crowd Chant”. Beste guztia ikusteko eskolako blogera jo, basurtobloga.

.