Datorren maiatzaren 27an, 2. eta 3. mailako ikasleekin, Sarrikoko musika konserbatoriora hurbilduko gara kontzertu bat ikusi eta entzutera. Zorte itzela izan dugu, kontzertuaren gaia ZIRKOA izango da eta!! gure iñauterietan bezala. Hementxe duzue, eguna heldu baino lehen lantzen saiatuko garen hainbat gauza.
iratxe
Dakizuenez, orain direla hilabete pare bat, Antton Jauregi ezagutzeko aukera izan nuen, ta nola ez, berak sortutako hainbat lanen eta ideien berri ere.
Horietako bat, Vivaldiren “lau urtaroak” lanean oinarritutako istoriotxoak aurkeztu zizkigun, eta izugarri gustatu zitzaidan materiala, ta lantzeko modua eta aukerak, beraz, bere materiala erabiltzeko eta wix batean jartzeko baimena eskatu nion, baietz esan zidan eta segidan lanean hasi nintzen.
Antton Jauregiren beste materiala hementxe aurki dezakezue: MUSIKAENEA
PENTAGRAMAENEA
ARMONIKAENEA

Oraindik gauzatxo batzuk falta dira, osatzen joango naiz, bitartean, zuek zeozer gehitzeko aurkitzen baldin baduzue, lasai bota eta gehituko dut.
Eta orain…..istoriotxoak kontatzera!!!
Urtarrila hasieran lan hau aurkeztu nizuen, bakoitzak abesti bat sortzeko ideiarekin. Lan honek hainbat gauza ikasteko helburua euki du, hoien artean: Sormena lantzea, musika sortzeko aplikazio bat ezagutu eta erabiltzea, elkarlana, interneten dauden orrialdeak “irakurtzen” ikastea….. Orokorrean dana lortu dela esango nuke, nahiz eta kasu batzuetan abestia ez bukatu. Ebaluazioa bukatu da, eta hementxe daude zeuen abestiak!! Agian baten-bat DJa, musikagile, abeslari bihurtuko zaigu?
Musikarma blogean Musichicosen bideo hau topatu dut, oso egingarria eta ezberdina iruditu zait, eta nire ohitura ez galtzeko, hementxe dago, nik erabiliko dugan guztia moldatuta eta batera.