Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.
Archivo de la etiqueta: 3.zikloa
"Hezurdurak" partiturarako erabiltzen nuen wixa, Ikasmusetik hartuta, jada ez dago erabilgarri. Asko gustatzen zaidan partitura da, eta M.Tresna ezberdin askorekin lantzeko aukera ematen du. Horregatik nire erara prestatu dut.
Lehengo ostiralean MUNDUKO JOLASAK ospatu genituen. Jada hirugarren urtea. Aurten ez gara oso urrun joan, etxean gelditu gara, EUSKAL HERRIKO josalak, dantzak, abestiak eta m.tresnak landu ditugu. Ia bi hilabetez, musikan eta gorputz hezkuntzan lanean jardun ostean, eguna heldu zen.
Ederto baten pasatu genuen, nahiz eta egun euritsua euki eta gimnasioan ospatu.
Berriro ere ikasle eta irakasleen arteko talde lan bikaina.
Esker bereziak eman nahi dizkiet gorren PTei, beti hortxe egoteagatik, lanerako prest, eta Manuelari prestakuntzan laguntza paregabea izan delako. Mila mila esker!
Eta nola ez, nire ikasle guzti-guztiei lan itzela egin duzuelako!
Hementxe bideo eta argazki mordoa!! Gozatu!!
Honekin amaiera ematen diot “Euskal Rapa” proiektuari.
Azkenean, tontakeri batekin hasi zena, guztion lanarekin proiektu ederra bihurtu da.
Mila esker, nire 6.mailako ikasle guztiei hain ondo eta gustora lan egiteagatik, La Basuri ikasleen motibazioa handitzeagatik eta errealitatearekin lotzeagatik, Aixerrotako ikasle eta irakasleari, Ainhoa, rapen zuzenketak egiteagatik.
Zorionak denoi eta mila esker!!