“Euskal rapa” material guztia

Dakizuenez, lehengo astean Musika IX.jardunaldia ospatu egin zen, eta bertan parte hartu nuen. Berritzegunean baimena eskatu ostean, hementxe dago hitzalditxoaren bideoa.
Honekin amaiera ematen diot “Euskal Rapa” proiektuari. 
Azkenean, tontakeri batekin hasi zena, guztion lanarekin proiektu ederra bihurtu da. 
Mila esker, nire 6.mailako ikasle guztiei hain ondo eta gustora lan egiteagatik, La Basuri ikasleen motibazioa handitzeagatik eta errealitatearekin lotzeagatik, Aixerrotako ikasle eta irakasleari, Ainhoa, rapen zuzenketak egiteagatik. 
Zorionak denoi eta mila esker!!


“Erre zenituzten sorgiñen” zeinu hizkuntzaz

Munduko jolasak proiektuan buru belarri gaudela, ikasten ari garen abestiarako zeinuak prest ditugu.

Berriro ere, lan izugarria. 
Lau ikasturte dira, eskolan lantzen ditugun abestiak zeinu hizkuntzaz ere prestatzen hasi ginela.
Badakit batzutan ez dudala lan erraza eskatzen, baina ez naiz nekatuko esaten, hauxe da benetako elkarlana. Mila mila esker!!!

Gogoratzen dizuet, hementxe dituzuela momentura arte zeinu hizkuntzaz prestatu ditugun abesti guztiak

“Munduko jolasak”, E.Herria

Hirugarren urtea izango da, gorputz hezkuntza eta musika arloetan MUNDUKO JOLASAK proiektua aurrera eramaten duguna.
Amerika, Europa, eta oraingoan etxean geldituko gara, E.Herriko jolasak, dantzak, eta abestiak landuko ditugu. Materiala, prest daukagu, oinarria noski, falta dena, Aste Santuan bueltan guztion artean osatu beharko dugu eta.

5.mailako lanak

“Erakusketa bateko margolanak” proiektuarekin ibili gara 5. mailan, oso gustora egia esanda, uste nuena baino askoz hobeto. Aste honetan lana grabatzea tokatzen zaigu, eta 5.D.1 taldean jada lana egin dugu. Datorren astean, aurkeztu, Kahoota egin eta oporrak!
Hezkuntza greba egunak direla eta, 5.D.2n pixkat atzeratuta ibiliko gara. Baina prest daudenean, erakusgai jarriko ditugu, noski!
Momentuz sortutakoarekin oso pozik nago, lan bikaina!