Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!

Aurten bai, KORRIKA badator!!
Orain bi urte Korrika barik gelditu ginen, baina aurtengoa jada prest dago. 
Beti bezala beharko dugun material guztiak klik batean. 
Abestiaren koreografia ikasiko dugu, baita leloa zeinu hizkuntzaz ere. Azken hau oraindik ez dugu, laster eukitzea espero dut.
Petoa hartu, zapatilak prestatu eta apirilaren 6an gure txanda!! 
TIPI TAPA, TIPI TAPA...


Mila esker AEK egiten duzuen lanagatik

Basurtoko rapak!

Hemen daude zuek prestatukako rapak! bidea luzea izan da, baina oso oso interesgarria. Azaroan hasitako “EUSKAL RAPA” proiektua amaitzear dago, aste honetan ebaluazioa, Kahoota, galdetegia eta listo.
Egia esanda, sortu dituzuen rapak, eta egin ditugun grabaketak ez nituen espero. Zoragarria izan da!!! Poz-pozik nago eta badakit zuek ere berdin zaudetela.
Hementxe dituzue zuen lanak, raperoak!!!
Zorionak guztioi egindako lanagatik, eta grabaketetan hain ausartak izateagatik, benetan.
Eta ez dut ahaztu nahi “La Basu“, eskolara etorri izatea proiektu hau burutzeko oso oso baliagarria izan da eta. Mila esker!!!


Euskararen eguna Basurtun 2017

Atzo, abenduak 1, Euskararen eguna ospatu genuen. Oso eguraldi kaxkarra euki genuen, baina prestatutako ekintza guztiak burutu genituen. 
Gure aurtengo abestia, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ zeinu hizkuntzaz, beti bezala pimeran irten zitzaigun, zorionak ikasle, irakasle eta guraso, lan bikaina egin dugu eta!!!




Euskal rapa

Lehengo astean, etxeko batek, Glaukoma taldearen abesti bati buruz galdetu zidan, nik erantzuna ez nekienez, ikertzen hasi nintzen, eta EUSKAL RAPAren inguruan irakurtzen eta entzuten hasi nintzen. Izen batzuk entzunda nituen, Revolta, La Basu, baina beste askori buruz….zero!
Ta betiko moduan, gauza batek bestera eramaten nauenez….hemen dago 6. mailarako hurrengo lana!
Rapeatzen ikasiko gara!
Hasten garenetik 5 aste eukiko dugu lana burutzeko.