6. mailako agurra

Eta eguna heldu zen, 6. mailako ikasleek agur esateko eguna. Goizean tailerrak eta hainbat ekintza egin ostean, ikasle eta familientzako prestatutako ekintzak egiteko unea heldu zen. Patioan, lotsa nabaria izan arren, areto nagusira igotzerakoan, badirudi gustorago sentitu zirela, eta hantxe ikusi genuena benetan izugarri polita izan zen.
Hementxe duzue gure Joe Satrianiren “Crowd Chant”. Beste guztia ikusteko eskolako blogera jo, basurtobloga.

.


Peru eta Otsoa

Aste Santua baino lehen nagusien txanda izan zen, BOS eta ODAIKO perkusio taldea, gaur, aldiz 1. zikloko ikasle eta irakasle, Sarrikoko musika konserbatoriora joan gara, Prokofieven “Peru eta Otsoa” ikustera. Bai, asteartean 6. mailakoak entsegu orokorra ikusteko aukera euki zuten egin zuten bisitan, baina gaurkoan txotxongiloekin ikusi dugu. Primeran egon da, errepikatzeko modukoa, beti bezala.
Ikasturtea amaitu baino lehen azkenengo ekitaldi bat eukiko dugu 2. ziklokoentzat, hauxe dantzaren ingurukoa.
Hona hemen gaurko argazki batzuk eta ikusitakoaren bideo txiki bat.

ARGAZKIAN KLIKATU

Joe Satriani

Ideiak burura etortzen direnean, lanean jartzeko momentua izaten da, hori da gaur gertatu zaidana. Gaur goizean, irratian, aspaldian entzuten ez nuen Joe Satrianiren abesti bat entzun eta klin!!! buruan zeozer piztu da, eta etxera heldu bezain laster lanean hasi naiz. 
Ez dut askotan esaten, baina nire ustetan oso lan polita gelditu da.
Gero eta gutxiago falta da eskolara bueltatzeko, beraz hasi prestatzen!!


Peru eta Otsoa, S. Prokofiev

2. ebaluazioan BOSeko kontzertu didaktikoetara joango gara. Aurten, 1. eta 2. mailako umeek Peru eta Otsoa ipuin musikalarekin gozatu ahal izango dute. Goizegi dela pentsa dezakezue, baina hurrengo ebaluazioan ez naizenez ni egongo, gauza batzuk lotuta utzi nahi ditut eta, horietako bat hauxe da.
Hementxe duzue ipuinaren bideoa euskaraz moldatua, ea gustatzen zaizuen.

Gutxi barru gauza gehiago!