Etiqueta: musikagileak

  • Lan ta lan 2015-16 prest

    Ikasturte berriarekin bideo berriak sortuko ditugu, beraz, orrialde berria sortu dut pixkanaka-pixkanaka gure lanak bertan jartzeko.
    Egindakoak ez dira desagertu, lasai!!
    Lehengo urteko ekintzen bideoak eta gauzak ikusi nahi badituzue, argazkiak klikatu, hortxe daude eta.

    http://www.symbaloo.com/mix/prestatutakowixak

     

  • Vivaldiren Lau Urtaroak

    Dakizuenez, orain direla hilabete pare bat, Antton Jauregi ezagutzeko aukera izan nuen, ta nola ez, berak sortutako hainbat lanen eta ideien berri ere. 
    Horietako bat, Vivaldiren “lau urtaroak” lanean oinarritutako istoriotxoak aurkeztu zizkigun, eta izugarri gustatu zitzaidan materiala, ta lantzeko modua eta aukerak, beraz, bere materiala erabiltzeko eta wix batean jartzeko baimena eskatu nion, baietz esan zidan eta segidan lanean  hasi nintzen.
    Antton Jauregiren beste materiala hementxe aurki dezakezue:          MUSIKAENEA
    PENTAGRAMAENEA  
    ARMONIKAENEA 

    Oraindik gauzatxo batzuk falta dira, osatzen joango naiz, bitartean, zuek zeozer gehitzeko aurkitzen baldin baduzue, lasai bota eta gehituko dut.
    Eta orain…..istoriotxoak kontatzera!!!

  • SINFOKIDS 2

    Gaur goizean SINFOKIDS 2 ezagutzera joan naiz. Oraingoan, aurkeztutako materiala benetan interesgarria eta erabilgarria iruditu zait, beraz, erabiltzen hasiko gara.

  • musika eta euskara 2014-04-10 16:27:00

    Maiatzan BOSaren kontzertura joango gara, bertan Sherezaderen istorioak ezagutuko ditugu Rimsky Korsakoven musikaren eskutik.

    http://iratxeallend1.wix.com/sherezade

  • musika eta euskara 2014-02-05 11:54:00

    Egindako WIXak symbaloo batean bildu ditut, dena eskura izateko.

    http://www.symbaloo.com/mix/prestatutakowixak