Urriak 22: Elizabeth Connell

Egilea: Maider Erauzkin

Elizabeth ConnellElizabeth Connell, 1946-ko urriaren 22-an jaio zen Port Elizabeth-en eta Londresen hil zan 2012-ko otsailaren 18-an.

Hegoafrikako soprano bat izan zan. Londresen egin ebazan bere ikasketak. Lehenengoz, mezzosopranoa ikasten hasi zan Wexford-en 1972-an.

Bere lehenengoko operea, 1973-an kantatu eban, Sidney-ko operaren inagurazioan, hain zuzen ere, eta horrela beste hainbat operatan kantatzen hasi zan, denborarekin.

1983-an, sopranoa izatea lortuz batera, rolak egitea ere lortu eban; Crysotemis, Elettra, Fidelio, Norma, Elsa, Ortrud, Brangania… eta horreen artean askoz gehiago ere.

Bere azken ekitaldia, 2011-ko azaroan izan zan, eta hiru hilabete pasatu ostean hil egin zan gaixotasun handi batekin.





Los comentarios están cerrados.