Azaroak 1: Joaquín Achúcarro

Joaquín Achúcarro, pianojole euskalduna, Bilbon jaio zan 1932ko azaroaren 1ean.

Bere gurasoekaz ikasi eban pianoa jotzen, eta 13 urtegaz bere lehen kontzertua eskeini eban.

Bilbo, Madril eta Europako hainbat kontserbatorioetan ikasi ondoren, Liverpool-eko Nazioarteko lehiaketa irabazi eban, 1959. urtean, ospe handia lortuz.

Hortik aurrera bere ibilbidea gorantz joan zan, mundu guztitik kontzertuak eskeiniaz, bakarlari moduan edota munduko orkestra hoberenekaz.

Lortu dauzan sarien artean, 1992. eskuratutako Musikako Sari Nazionala aipatu daikegu.

2005ean Eusko Jaurlaritzak  “Euskal herritar unibertsal” izendatu eban.





Los comentarios están cerrados.