Azaroak 4: James Honeyman-Scott

Egilea: Ander Beitia

James Honeyman-Scott, Estatu batuetan jaio zan 1956ko azaroaren 4an eta Londresen hil zan 1982ko ekainaren 16an.
The Pretenders rock taldeko gitarrista, taldekide eta sortzailea izan da.
“New wave” generoko guitarrista original eta apetatsua kontsideratuta dago.

Berezko soinu bat eman eutson taldeari, arpegioak, bostun akordeak, erritmo aldaketak edo pedal efektuak gehituta.

James, zazpi urterekin hasi zan pianoa ikasten, gero hamar urterekin gitarra elektrikoagaz hasteko.
Ez ekien musika irakurtzen, baina gai zan entzunda kantak ikasteko.
Beregan eragina eukien artean, artista edo talde hauek agertzen dira: Cream, Allman Brothers Band edo Mick Ralphs.
Artista garrantzitsuen grabaketetan hasi zan musikari bezala, gero 1974ean Cheeks taldean sartzeko.
1979an The Pretenders taldean sartu zan, arrakasta handia lortuz.

Kokaina gaindosi bategaitik hil zan, hogeita bots urtegaz.





Los comentarios están cerrados.