Azaroak 14: Fanny Mendelssohn

Fanny Mendelssohn, judu-aleman jatorrizko konpositore eta pianojolea, Hamburgon jaio zan 1805eko azaroaren 14an, eta Berlinen hil zan 1847ko maiatzaren 14an.

Felix Mendelssohn konpositore ospetsuaren arreba zan.

Txikitarik erakutsi ebazan gaitasun musikalak, eta horregaitik bere heziketa konposizioaren inguruan eraiki zan.

466 obra konposatu ebazan, euren artean Pianorako hirukotea Op. 11 eta hainbat liburu, pianorako obrakaz eta abestiekaz.

Bere abesti batzuk nebaren izenean argitaratu ziran. “Italia” izeneko abestia Victoria erreginaren gogokoena zan, baina honek Felixek konposatu ebala pentsatzen eban.

1838. urtean estreinatu zan, bere nebaren Pianorako kontzertua n.1 interpretatuz.





Los comentarios están cerrados.