Martxoak 4: Umberto Tozzi

umberto tozziUmberto Tozzi, abeslari italiarra, Turinen jaio zan 1952ko martxoaren 4ean.

Bere anaiaren taldean hasi zan gitarrajole bezala. Hamasei urtegaz “Off sound” rock taldeko kidea zan eta geroago, Adriano Pappalardogaz, hamairu kideko talde bat sortu eban, Italiatik zehar kontzertuak eskeiniz.

1974ean lehen arrakasta lortzen dau, “Un corpo un’anima” abestiagaz eta 1976an bere lehen diska kaleratzen dau, “Donna Amante Mia” izenekoa.

70 hamarkadaren amaieran Umberto Tozzi abeslari ospetsua da ia mundu osoan, arrakasta handiko diskak burutuz.

85 miloi diska baino gehiago saldu dauz bere ibilbidean, eta gaur egun abesten jarraitzen dau Europatik zehar.

Bere abesti ezagunenetarikoak: “Ti amo”, “Tu”, “Gloria”, besteak beste.





Los comentarios están cerrados.