Urriak 30: Clifford Brown

Egilea: Antonela Ropota

Clifford BrownClifford Brown 1930-eko urriaren 30-ean jaio zan Wilmington deituriko herri batean, eta 25 urte zituela hil zan auto istripu batean, Pennsylvanian 1956-eko abuztuak 26-an.

Gizon hau tronpetista amerikarra izan zan. 15 urterekin hasi zan tronpeta jotzen eta 3 urteren buruan jada nahiko ondo jotzen zuen.

Esan genezake Miles Davis eta Dizzy Gillespie tronpetisten mailara iritsi zela. Bere influentzia nagusiena Fats Navarro izan zen.

Musiko hau 1956. urtean auto istripu batean hil arren, ez zen izan bere bizian zehar izan zuen auto istripu bakarra, izan ere 1950. urtean istripu oso larri bat euki zuen eta urte oso bat egon zan kontzertuak eman gabe.

1952. urtean ospera eramango zuen diskoa grabatu zuen, Chris Powell’s Blue Flames deituriko talde batekin. 1953. urtean, hau da, urte bat beranduago Europa guztitik ibili zan kontzertuak ematen, beraz nahiko ezaguna izan zela esan genezake.

Gizon hau urte gutxi bizi izan bazen ere, geroago jaiotako tronpetisten gain eragin oso handia izan zuen.





Los comentarios están cerrados.