5. mailan MUSICATIONen ariketa batetik abiatuta W.A.Mozart musikagilea ezagutuko dugu. Plan bikaina eta dibertigarria.
iratxe
Hona hemen dantzatu eta abesteko baliabidea. Bertan ruleta bat topatuko duzue, gainean klikatuz mugitzen hasiko da eta gelditzen den zenbaia daukan dantza edo abestia (zeinu hizkuntzaz) mementuan interpretatu beharko dugu. Kapaza izango gara? ziur baietz!
Ideia @yanoteajuntotik hartuta. Begirada bat botaiozue lan interesgarria egiten ditu eta.
Lan honi, nahi izatekotan, berrerabiltzeko aukera jarri diot. Horrela zuen gustora eta zuen ikasleentzako egokiak izan daitezkeen dantzak edo abestiak jar ditzakezue.
Urte batzuk geldirik egon ostean..."Lan ta lan" bueltan dago!
Badakizue, bertan klasean landutako ekintzak sartuko ditut, bi helburu nagusiekin: alde batetik egindako lanen ebaluazioa egiteko, eta bestetik, egindako lanak ikusten ditugunean gozatzeko.
Blogaren eskumaldean ikusgai eukiko duzue, bilatu argazkia eta bertan klikatu.
Laster betetzen hasiko gara, adi egon!