Zer ikasiko dugu: Rapak sortzen, break dance dantzatzen, eta grafitiak egiten, beti ere E. Herriko ikuspegitik.
Eta hau, erabiliko dugun materiala
6. mailako azkeneko proiektuarekin hasi aurretik, batukadatxo erraz bat prestatuko dugu. Ikasle batzuk gelan egindako inpro bat aprobetxatuz, ariketatxo bat moldatu dut.
Lehenengo, esaldiekin barneratu beharreko erritmoak ikasiko ditugu, eta gero ohiko erritmogramara pasatuko gara.
Jatorrizko ideia: Miguel Chumillas
Aste honetan, 3. zikloko ikasleek, Abraham Cupeiro eta BOS zuzenean entzuteko aukera euki dute. Kontzertu zoragarria izan da, eta gelan landutako musika tresnak zuzenean entzuteko aukera paregabea izan dugu.