5.mailako lanak

“Erakusketa bateko margolanak” proiektuarekin ibili gara 5. mailan, oso gustora egia esanda, uste nuena baino askoz hobeto. Aste honetan lana grabatzea tokatzen zaigu, eta 5.D.1 taldean jada lana egin dugu. Datorren astean, aurkeztu, Kahoota egin eta oporrak!
Hezkuntza greba egunak direla eta, 5.D.2n pixkat atzeratuta ibiliko gara. Baina prest daudenean, erakusgai jarriko ditugu, noski!
Momentuz sortutakoarekin oso pozik nago, lan bikaina!


Musikako blog berria

Zorionez, Euskal Herriko musikako blogak gero eta gehiago dira, hona hemen beste bat, orain dela gutxi hasita, baina bidea hartzen doana, hori da garrantzitsuena!
Amaia Errazkinek sortutakoa da, MUSIKABIDELAGUNARAIA. Ongi etorria eta animo proiektu polit berri honekin!!