Zazpi urte!!

Gaur zazpi urte, azaroaren 27an, maisu maistren eguna, blog hau sortu zela. Beste urte bat!! denbora arin pasatzen da. Gauza asko ikusi, entzun, egin, eta beti beti ikasi ditut, ea horrela jarraitu ahal dudan beste hainbat urtetan.
Mila esker bloga jarraitzen, ikusten, erabiltzen duzuenentzako!

Lehehengo sarrera Hauxe izan zen

              EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Eta momentuz azkena,  beste hau
        
                 ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA 

La Basu eskolan!

Gaur, EUSKAL RAPA proiektuaren barruan, 6.mailako ikasleek LA BASUrekin egoteko aukera euki dute. Bisita paregabea gaurkoa. Gauza berri pilo ikasi ditugu, egiten ari zareten lanean erabiltzekoak.
Hip Hopa zer den, oinarrizko erritmoak, flowa, beatbox… gauza asko, bai!

Azaroaren 27an diska berria  kalean egongo da, euskaraz oso osorik.
Durangoko azokan aukera paregabea eukiko dugu erosteko.
Mila esker gurera etortzeagatik Basu!!