Gure musikagileak!!

Urtarrila hasieran lan hau aurkeztu nizuen, bakoitzak abesti bat sortzeko ideiarekin. Lan honek hainbat gauza ikasteko helburua euki du, hoien artean: Sormena lantzea, musika sortzeko aplikazio bat ezagutu eta erabiltzea, elkarlana, interneten dauden orrialdeak “irakurtzen” ikastea….. Orokorrean dana lortu dela esango nuke, nahiz eta kasu batzuetan abestia ez bukatu. Ebaluazioa bukatu da, eta hementxe daude zeuen abestiak!! Agian baten-bat DJa, musikagile, abeslari bihurtuko zaigu?

http://iratxeallend1.wix.com/abestiak-sortzen

Lan ta lan

Ikasturtea hasi zenetik hainbat eta hainbat ariketa eta ekintza egin ditugu, ez larritu, ondiño ez dugu amaitu eta!!! lanean jarraituko dugu, bai, baina bitartean, hementxe dituzue, orain arte egindakoaren lagin bat. Badakizue, grabatzen duguna, gero hausnarketa egiteko erabiltzen dugula, beraz, nahi baduzue, etxean egizue gurasoekin.
Gauzak gehitzen joango gara, beraz, adi egon!!

http://iratxeallend1.wix.com/14-15ikasturtekolana