Lan handia egin ostean, eguna heldu zen eta, ekintza pilo eta oso politen artean, prestatutako “Albaola” egin genuen. Hemen dago emaitza, lan bikaina eta dibertigarria oso. Eta gogoratu: EUSKARAZ DANTZATU, ABESTU, .JOLASTU…..EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU
iratxe
2. ebaluazioan BOSeko kontzertu didaktikoetara joango gara. Aurten, 1. eta 2. mailako umeek Peru eta Otsoa ipuin musikalarekin gozatu ahal izango dute. Goizegi dela pentsa dezakezue, baina hurrengo ebaluazioan ez naizenez ni egongo, gauza batzuk lotuta utzi nahi ditut eta, horietako bat hauxe da.
Hementxe duzue ipuinaren bideoa euskaraz moldatua, ea gustatzen zaizuen.

Gutxi barru gauza gehiago!
Ez dugu oraindik Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu eta, gabon kantak prestatzen hasi gara.
Aurten, lehengo urtean abestu genituen ia abesti guztiak errepikatuko ditugu baina, ezberdintasun batekin, aurten abesti guztiak keinu hizkuntzaz abestuko ditugu, bai, batzuk bazeuden jada, baina osatu egin ditugu. Eta nobedade bezala, 3. zikloko ikasleek errumanieraz abestuko digute…..errumanieraz gehi keinu hizkuntza!, hau erronka handia daukaguna!. Beraz, denbora galdu barik, has gaitezen lanean.

Musika tresna berria estrenatzeko momentua heldu da. Presa barik hasiko gara, ariketa errazekin baina aldi berean dibertigarriak.
Taldeko lana, arreta, erritmoa, soinuen altuera, tenpoa…milaka gauza lantzeko.
Mila esker Itziar Sanchez eta Agurtzane Goitiari musika jardunaldietan aurkeztu zuten materiala erabiltzen usteagatik, lan bikaina zuena, wixan gehituta dago.