Munduko dantzak

Lantxo hau sortu dut, ikasturteetan zehar lantzen ditugun dantzak jartzeko. 

Orain arte, musika alde batean, bideoak beste batean, mapa eta historia ere aparte neukan. Behingoz, dana elkartzen hasi naiz, beti bezala, klik batean dena eskura eukitzeko. 
Momentuz lau herrialde ditugu, ez dira gutxi!
Zeozer faltan botatzen baldin baduzue, esan arazo barik.
Mila esker DANZAS DEL MUNDO blogari daukan material baliogarriagatik.

Orff-enea

Musika tresnen inguruko ikastaroa egiten ari naiz, eta Antton Jauregirekin armonika eta Orff musika tresnak lantzeko aukera euki dut. Armonika jada aurten hasi gara lantzen, eta oso gustora gainera.
Baina Orff instrumentazioa, “orkestra” moduan oso gutxitan erabili izan dut, besteak beste, gure musika saioak hain laburrak eta eskasak izanda, beste gauzetan sakontzea nahiago izan dudalako. 
Anttonek, berak nola lantzen duen erakutsi digu, beti bezala eta niri gustatzen zaidan moduan era plaktikoan, alegia jotzen. Eta orain “argia” ikusten hasi naiz, beraz, ikasturte honetan hasteko berandu gabiz, baina hurrengorako landuko ditugu, ziur!
Mila esker Antton egindako lanagatik.


Chrome Music Lab

Atzo, Clase de Música 2.0 blogan bitxikeri honekin topo egin nuen. 
Musika, gehiago edo gutxiago, mundu guztiari gustatzen zaio. Horregatik, Chrome Music laben helburua, musika, era erraz batean, nola sortzen den jabetzea edo ohartzea da.
Hau lortzeko hainbat esperimentu, batzuk oso interesgarriak, proposatzen dizkigute.
Beldur barik hasi trasteatzen. 

6. mailako lanak “GURE FAMILIAKO MUSIKA”

6. mailan ordenagailuak erabiltzen ditugu, musikarekin zerikusia daukaten hainbat lan, taldekoak edo norbanakoak egiteko. Oraingoa banakako lana izan da, eta nobedade bezala, GOOGLE APPS erabiltzen hasi garela esan behar dut, aplikazio guztien artean, GMAILA eta CLASSROOMa (ikasgela birtuala) ezagutu eta landu ditugu. Hau gutxi balitz, egindako lana PADLET deitutako aplikazioan jarri behar izan duzue, gauza berri asko, bai.

Niretzako aurreko lan handia izan da, baina oso gustora eginda: eskolarako domeinua sortu, bakoitzarentzako emailak prestatu, classroomak antolatu, zuekin batera gmailak eta gela martxan jarri eta, orduan, berez musikako lana dena hasi.
Ebaluazioa amaitzear dago, eta arazo tekniko batzuk kenduta, gure wi-fi maitia, dena oso ondo joan dela esango nuke, nik behintzat oso pozik nago eta, gauza pilo ikasi dituzuela ziurtatu dezaket.
Hementxe duzue egindako lanak.