Durangoko azokan erositako Kurkuluxa elkartearen “ONGI ETORRI LAGUN” diskatik, “Non daude nire lagunak?” abestia ikasten gaude 1.mailan. Zeinu hizkuntzaz prestatu genuen baita bideoa grabatu ere, baina karaokea…..falta zitzaigun!!! Gabi De La Mazari, berriro ere, emaila bidali nion atzo faborea eskatzen, eta berriro ere ti ta batean prestatu du. Bi bideoen lotura da emaitza. Taldeko lan bikaina! Mila mila esker Gabi egindako lanagatik!!
“Erakusketa bateko margolanak” proiektuarekin ibili gara 5. mailan, oso gustora egia esanda, uste nuena baino askoz hobeto. Aste honetan lana grabatzea tokatzen zaigu, eta 5.D.1 taldean jada lana egin dugu. Datorren astean, aurkeztu, Kahoota egin eta oporrak! Hezkuntza greba egunak direla eta, 5.D.2n pixkat atzeratuta ibiliko gara. Baina prest daudenean, erakusgai jarriko ditugu, noski! Momentuz sortutakoarekin oso pozik nago, lan bikaina!
Klasean grabatzen ditugun ekintzak LAN TA LANen jartzen ditut, baina badaude batzuk, niretzat behintzat, sarrera aparte merezi dutenak. AC/DC eta ZINEMA ekintzen kasua da hau. Oso ekintza politak, motibagarriak eta dibertigarriak irteten dira beti. Aurten, nola ez, ere!!
Emakumeen Nazioarteko Eguna bueltan dago. Aurten ideia maju bat geneukan, baina denbora faltagatik datorren urtean burutuko dugu. Horrek ez du esan nahi martxan jarri ezin garenik!! Hementxe proiektuaren hasiera eta oinarria. “KONPLIZE DITUT ETA” abestia zeinu hizkuntzaz prest daukagu, itzel polita gelditu da!! ikasten hasiko gara, eta datorren ikasturtean lanean jarraituko dugu. Mila, mila esker gure andereñoei, beti prest!!!
Hemen daude zuek prestatukako rapak! bidea luzea izan da, baina oso oso interesgarria. Azaroan hasitako “EUSKAL RAPA” proiektua amaitzear dago, aste honetan ebaluazioa, Kahoota, galdetegia eta listo. Egia esanda, sortu dituzuen rapak, eta egin ditugun grabaketak ez nituen espero. Zoragarria izan da!!! Poz-pozik nago eta badakit zuek ere berdin zaudetela. Hementxe dituzue zuen lanak, raperoak!!! Zorionak guztioi egindako lanagatik, eta grabaketetan hain ausartak izateagatik, benetan. Eta ez dut ahaztu nahi “La Basu“, eskolara etorri izatea proiektu hau burutzeko oso oso baliagarria izan da eta. Mila esker!!!
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.