Juan Crisóstomo Arriaga Baltzola, konpositore euskalduna, Bilbon jaio zan 1806ko urtarrilaren 27an eta Parisen hil zan 1826ko urtarrilaren 16an.
Bilboko Somera kaleko 12.ean jaio zan eta bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke. Bere aitak, Juan Simón de Arriagak, erakutsi eutson hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz garaiko biolinista ezagunaren ikaslea bihurtu zan. Hamaika urterekin konposatzen hasi zan eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zan. Hamabost urte ebazala Pariseko “École Royal de Musique et Declamationen” kontserbatorioan hasi zan, biolina Pierre Baillot-ekin, harmonia François-Joseph Fétis-ekin eta kontrapuntua Luigi Cherubinirekin ikasiz.
Kontserbatorioan 4 urte eman zituen, eta bertan gordetzen dira Arriagaren kalifikazio eta haren lananen inguruko iruzkinak.
Arriagaren konposizio ospetsu bat “Los Esclavos Felices” da, 13 urterekin konposatutakoa. Hogei urte bete baino egun batzuk lehenago, 1826ko urtarrilaren 16an, hil zan Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez birikietako gaitz batek jota. 1977. urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten dauan oroigarri bat dago.Horrez gain, bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri eutsen eta monumentu bat ere altxatu eben. Hil ostean askok konparatu eben Mozart-ekin, 50 urte beranduago egun bardinean jaio zalako, umetarik konposatu ebalako eta izen bardinekoak zirelako: Juan Crisóstomo.
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.