Urtarrilak 6: Aleksandr Scriabin

scriabinAleksandr Scriabin, konpositore eta pianojole errusiarra, Moskun jaio zan 1872ko urtarrilaren 6an, eta Moskun hil zan 1915eko apirilaren 27an.

Posterromantizismo eta atonalismo askearen adierazgarririk garrantzitsuenetarikoa dogu.

Musikaren historian eragin handiko eta konpositorerik berritzailenetarikoa da.

Scriabinek sinestesia eukan, eta bere kasuan koloreak entzuten ebazan.

Trebetasun hau bere musikan erabili eban, tonalitate bakoitza kolore bategaz erlazionatuz.

Bere obrak, erritmo eta melodia aldetik, zailtasun handikoak dira.