Urtarrilak 11: Maurice Duruflé

durufleMaurice Duruflé, organojole eta konpositore frantziarra, Louviers-en jaio zan 1902ko urtarrilaren 11ean, eta Louveciennes-en hil zan 1986ko ekainaren 16an.

Haurtzaroan kantu korala, pianoa eta organoa ikasi ebazan, Ruaneko katedraleko koristen eskolan.

Hamazazpi urtegaz Parisera joan zan, organo ikasketak sakontzera, eta hamazortzi urtegaz kontserbatoriora sartu zan konposizioa, harmonia, fuga eta organoa ikastera.

Bere ibilbidean hainbat sari irabazi ebazan, bai kontserbatorioan, bai beste lehiaketa batzuetan.

1947an bere lan ospetsuena idatzi eban, Requiem Opus.9, abesbatza, bakarlari eta oskestrarako.





Los comentarios están cerrados.