Urtarrilak 15: Victoria de los Ángeles

victoria de los angelesVictoria de los Ángeles, soprano liriko espainiarra, Bartzelonan jaio zan 1923ko azaroaren 1ean, eta 2005eko urtarrilaren 15ean hil zan.

Gaztetarik ekin eutson kantuari, nazioarteko hainbat lehiaketa irabaziz, Ginebrako jaialdia esaterako.

Liceoko kontserbatorioan ikasi eban, hiru urtetan graduazioa lortuz, hamazortzi urte ebalarik.

1945ean estreinatu zan Mozarten “Figaroren ezteiak” operagaz, Condesaren papera interpretatuz.

Munduko antzoki garrantzitsuenetan abestu dau, arrakasta handia lortuz.

Liedak abesten paregabea zalako, alemaniarrek, liluratuta, miresten eben.

60. hamarkadaren amaieratik kontzertista moduan aritu zan, nahiz eta noizbehinka operaren bat abestu.

Bere ahots ederragatik, operako abeslari onenetarikotzat hartzen da.





Los comentarios están cerrados.