Urtarrilak 27: Juan Crisóstomo Arriaga

arriaga1Juan Crisóstomo Arriaga Baltzola, konpositore euskalduna, Bilbon jaio zan 1806ko urtarrilaren 27an  eta Parisen hil zan 1826ko urtarrilaren 16an.

Bilboko Somera kaleko 12.ean jaio zan eta bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke.
Bere aitak, Juan Simón de Arriagak, erakutsi eutson hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz garaiko biolinista ezagunaren ikaslea bihurtu zan. Hamaika urterekin konposatzen hasi zan eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zan.
Hamabost urte ebazala Pariseko “École Royal de Musique et Declamationen” kontserbatorioan hasi zan, biolina Pierre Baillot-ekin, harmonia François-Joseph Fétis-ekin eta kontrapuntua Luigi Cherubinirekin ikasiz.

Kontserbatorioan 4 urte eman zituen, eta bertan gordetzen dira Arriagaren kalifikazio eta haren lananen inguruko iruzkinak.

Arriagaren konposizio ospetsu bat “Los Esclavos Felices” da, 13 urterekin konposatutakoa.
Hogei urte bete baino egun batzuk lehenago, 1826ko urtarrilaren 16an, hil zan Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez birikietako gaitz batek jota.
1977. urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten dauan oroigarri bat dago.Horrez gain, bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri eutsen eta monumentu bat ere altxatu eben.
Hil ostean askok konparatu eben Mozart-ekin, 50 urte beranduago egun bardinean jaio zalako, umetarik konposatu ebalako eta izen bardinekoak zirelako: Juan Crisóstomo.

(Ariane Elorza)

 





Los comentarios están cerrados.