Urtarrilak 28: Geraldine Farrar

Egilea: Iker Ateka

farrarGeraldine Farrar 1882ko otsailaren 28an jaio zan Estatu Batuetako Massachusettseko Melrose herrian. Geraldine abeslari eta aktorea zan.

Boston, New York, Paris eta Berlinen abestu eta ikasi zuen Lilli Lehmannekin. 1901ean egin zuen bere debuta, Margarita papelean, Fausto operan. Charles Gounod izan zan obra honen sortzailea eta direktorea. Papel honetaz gain hainbat desberdin egin zituen, euren artean Mignom Ambroise Thomasena eta Manon Lescaut Jules Massenetena. Bere paperik garrantzitsuena Romeo eta Julieta obran izan zan. Geraldine, Julieta izan zan.

1967an hil zan 87 urterekin infartu baten ondorioz. Gaur egun New Yorken dago lurperatuta.
Hemen uzten deutsuet bere abesti bat.





Los comentarios están cerrados.