Urtarrilak 31: Franz Shubert

Egilea: Laura Etxebarria

shubertFranz Peter Schubert (Viena, 1797ko urtarrilaren 31 – Viena, 1828ko azaroaren 19a) musikagile eta konpositore austriarra izan zen.

11 urte besterik ez zuenean, kantore izan zen Kapera Inperialean, 14 urterekin lehen liederrak sortu zituen, ahotsa eta pianorako poema musikalizatuak, eta 18 urterako maisu-lanak konposatuta zituen. 19 urterekin, bazituen 250 lieder baino gehiago eginda.

Oso egile emankorra izan zen, 600 Lieder inguru (ahotsa eta pianoz osaturiko konposizio motzak, abesti garaikidearen aurrindaria), 7 sinfonia, musika liturgikoa, operak eta ganbera musika, piano eta orkestrarako lan ugari idatzi zuen.

Franz, oso gazte hil zen, 31 urte zituela.





Los comentarios están cerrados.