Urtarrilak 19: Dolly Parton

Egilea: Unai Markaida

dolly partonDolly Rebecca Parton, kantaria eta antzezle estatubatuarra da, eta 1946ko urtarrilaren 19an jaio zen.

Country musikaren historiako kantari onenetariko bat da. 1967 urtean, Porter Wagoner kantariaren taldean aritu zen, eta 1974an Traveling Family Band taldea sortu zuen. Banda horrekin hainbat bira egin zituen.

1977an, Gypsy Fever taldea eratu zuen, bederatzi musikarirekin. 1980an, antzezle gisa “9 to 5″ filmean egin zuen debuta, Colin Higginsen zuzendaritzapean. Gainera, izen bereko kantua idatzi zuen film hartarako.

 Bestalde, country bakarlari onenaren Grammy saria irabazi zuen 1978 eta 1981 urteetan, eta talde-kantari onenarena 1987an.

 





Los comentarios están cerrados.