Lan ta lan 2015-16 prest

Ikasturte berriarekin bideo berriak sortuko ditugu, beraz, orrialde berria sortu dut pixkanaka-pixkanaka gure lanak bertan jartzeko.
Egindakoak ez dira desagertu, lasai!!
Lehengo urteko ekintzen bideoak eta gauzak ikusi nahi badituzue, argazkiak klikatu, hortxe daude eta.

http://www.symbaloo.com/mix/prestatutakowixak

 

Oporrak!!

Ikasturtea amaitu da, orain bai. Lehengo astean zuek, eta gaur nire txanda heldu da. 
Aurten, eskola berria izan da niretzat eta elkar ezagutzea tokatu zaigu, zuek ni, nik zuek, eta ondorioa ez da batere txarra izan, nire aldetik behintzat oso gustora eta pozik egon naiz zuekin.
Orain deskantsatzeko unea heldu da, beraz, zuek!!!! disfrutatu, gozatu, bidaiatu, maite dituzuenekin egon, pilak kargatu eta irailean berriro lanera!!
Nik gauza bera egingo dut, lasai!! ta aldi berean, datorren ikasturterako gauza interesgarri eta dibertigarriak prestatzen hasiko naiz.
Muxu bana, eta irailera arte!!! txintxo ibili eta euskaraz bizi!!

Ikasturtea bukatu da!!

Gezurra badirudi ere, beste ikasturte bat joan zaigu, eta urterolez 
6. mailako umeek ere badoaz.
Aurten euki ditudan 6. mailako taldeak oso majuak izan dira, eta gauza politak egin ditugu elkarrekin.
Eta ikasturtea ezin hobeto bukatzeko, hementxe daude haiek prestatutako abestien bideoak!! 
ZOrionak egindako lanagatik, eta ondo ibili instituoan!!!

http://iratxeallend1.wix.com/6mailakoenagurra

Haizearen Herrira Keinu hizkuntzan

Bagoaz ikasturtea amaitzen, eta nola ez, azkenengo abestirako ere, gure eskolako keinu hizkuntzako andereñoen laguntza euki dugu. Mila, mila, mila esker kurtsoan zehar egin duzuen lan guztiagatik!! gozada bat izan da zeuekin lan egitea. Eta datorren urtean, zuek nahi baduzue jarraituko dugu!!
Berriro ere, mila esker: Saioa, Nekane, Tania, Noemi, Vanesa, Saioa eta Nagore!!!
Eta hementxe gure bideoa, danok ikastera!!