Construcción del órgano de tubos [video] + canal con construcción de instrumentos | Musikawa

Os dejo un video sobre la construcción del órgano de tubos. Además os añado un canal de youtube en el que se recopilan la construcción de otros muchos instrumentos.

Espero que os sirvan!

Canal de youtube con videos de construcción de instrumentos: http://www.youtube.com/playlist?list=PL8BFAE08D900B18F8

Urtarrilak 24: Farinelli

farinelliCarlo Broschi, abeslari castrato italiarra, Farinelli legez ezaguna, Apulian jaio zan 1705eko urtarrilaren 24ean, eta Bolonian hil zan 1782ko irailaren 16an.

XVIII. mendeko castrato ospatsuenetarikoa da, 3’4 zortziduneko hedaduraz.

Umea zala kastra eben, bere soprano ahotsa ez galtzeko, baina beste teoria batek diño zaldi istripu bategaitik izan zala. Hala ere, sasoi hartan nahiko arrunta zan haurraren familiak erabagi hori hartzea, familia txiroak batez ere, umearen ahots gaitasunak ikusirik eta etorkizun bikaina iragarriz.

Carlok kontserbatorioan ikasi eban, eta bere mezenas ziran Farinatarren oroimenez, Farinelli ezizena aukeratu eban.

Arrakasta handia lortu eban Europan zehar, operatan emakumezko paperak interpretatuz, bere soprano ahots paregabeagaz.

Espainian ere lorpen handiak eskuratu ebazan, Felipe V.aren gortean batez ere.

Abestuz gain, Farinellik teklatuzko tresnak eta viola d’amore jotzen ebazan, baita abestiak konposatu ere, testua eta musika idatziz.